Dagoeneko igaro ditugu 2021eko Gabonak, eta, zalantzarik gabe, urtero bezala, emozioz beteta daude. Gabonak, oro har, familian biltzeko izaten dira, denok batera ospatzeko, eta normala da gure nagusiek egoitzan pasatzen duten lehen gabonak nostalgiaz beteta egotea.

Emozio positiboenek nostalgiari irabazi diezaioten, jarduera asko egiten ditugu abenduaren erdialdetik aurrera, Eguberriez etxean baleude bezala goza dezaten: jaiotza jarri, gabonetako dekorazio ugarirekin apaindu eta gure oroitzapenik preziatuenak konpartitzen ditugu egun hauetan gure familiekin egingo genukeenbezala.